Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia

Parte hartzeko arauak

Ongi etorri Donostiako Udaleko Partaidetza eta herritarrekiko komunikazio zuzeneko atarira. Hona hemen atarian parte hartzeko arauak.

Atariaren helburua

Atari honetan herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak. Hiriaren kudeaketan, auzotarren ideia eta iritzi bilketa eta bizi-kalitatea hobetzeko prozesuetan parte hartzera gonbidatu. Herritarrengandik hurbilago dagoen kudeaketa baten aldeko apustu garbia da, Udal Gobernuarekin zuzeneko komunikazio-bideak sortu eta interes orokorrerako erabakirik egokienak hartzen laguntzeko.

Donostiako Udalaren Partaidetza ataria erreskadan datozen erabilera-baldintza hauek arautzen dute.

Donostiako Udalak beretzat gordetzen du partaidetza-atarian parte hartzeko erabilera-baldintza hauek aldatzeko ahalmena. Egiten diren azken bertsioak orri honetan argitaratuko dira.

Hona hemen parte hartzeko arauak edo ataria erabiltzeko baldintzak:

01

Parte-hartzaile edo erabiltzaile guztiek beren borondatez egiten dute, parte hartzeko interes pertsonala dute eta parte hartzeko arauak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.

Gainera, atarian parte hartzen dutenek 16 urtetik gorako pertsona fisikoak direla adierazten dute. Adingaberik balego, haren ardurapean dagoen adin nagusiko pertsona izango da atarian egiten duten jardueraren arduradun eta erantzule.

02

Ataria parte-hartze garden eta egiazkoa sustatzeko diseinatuta dago. Beraz, erabiltzaile guztiak erregistratu eta beren datu pertsonalekin identifikatu behar dira.

03

Ez dago mugarik parte hartzeko erabiltzaileek aurkeztu beharreko iruzkin edo proposamenei dagokienez. Hala ere, hiriaren hobekuntzarekin zerikusia duten proposamenak eztabaidatzeko, partekatzeko eta baloratzeko topagunea denez, erabiltzaileak behartuta dago erabilera arduratsua eta Udalak duen helburu horrekin bat egitea. Horregatik, ez da onartuko atariaren helburuarekin bat egiten ez duen erabiltzailerik, elkarrizketa oztopatzen duenik edo prozesuak boikotatzen saiatzen denik. Ez dira onartuko ere nortasun bikoizketak, ez troll, ez fake-ik.

04

Indarrean dagoen legediaren arabera, Donostiako Udalak martxan duen parte hartze atarian proposamenak eztabaidatu, partekatu eta baloratzeko ez diren beste helburu edo eduki partekatzea debekatuta dago; halanola:

  • Hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate pertsonal eta familiarraren edo pertsonen duintasunaren aurkako oinarrizko eskubideen edozein urraketatzat har daitekeen edozein eduki partekatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen eskura jarritako eduki, informazio edo irudiak erreproduzitzea, banatzea, partekatzea. Haien baimen espresurik gabe egitea.
  • Irudi lizunak erabiltzea, ezta atarian parte hartzen duten erabiltzaileen edota administrazio-langileen sentsibilitatea zauri dezakeen ikus-entzunezko edo testuko edozein material ere. Erabiltzailearen kargu dago publikatzen dituen irudien gaineko jabetza intelektualaren eskubideak izatea.
  • Publizitatea egiteko erabiltzea.

05

Aurreko jokabideren bat eginez gero, Donostiako Udalak aukera izango du parte hartzaile baten jarduera aldi baterako bertan behera uzteko, bere kontua ezgaitzeko edota edukia ezabatzeko, erreklamatu daitezkeen beste erantzukizun batzuk ukatu gabe.

06

Edozein motatako auziren bat gertatuz gero edo web gunean parte hartzen dutenen edota hirugarren baten artean edozein arrazoi tarteko, Donostiako Udalak ez du inolako erantzukizunik izango auziarekin zerikusia duten edo auziaren ondorio diren erreklamazio, eskari edo kalteekin.

07

Atariko talde teknikoak plataforman argitaratzen den edozein edukiri erantzun, ezabatu edo editatu ahal izango du, arrazoia eman ondoren.

08

Erabiltzaileek sartutako edukiek beste webgune baterako esteka baldin badute, Udalak ez du erantzukizunik izango estekara edo haren edukietara sartzeak eragindako kalte-galerengatik.

09

Erabiltzaileek askatasun osoz eta modu anonimoan ahalko dute atarian nabigatu eta parte hartu. Parte hartzeko prozesuetako fase edo tresna batzuk identifikatu behar direnean bakarrik eskatuko zaio erregistratzeko pertsonari.

10

Iruzkin, ideia edo proposamen bat idaztean zehatza eta zuzena izatea gomendatzen da. Argudioa osatzeko, sare sozialetako dokumentu erantsiak, irudiak edo estekak gehitu ahal izango dira.

Erabiltzaileak tresna hauek izango ditu erabilgarri atarian:

10.1 Foroak

Foroen atalean honako hau egin ahal izango du erabiltzaileak:

  • Foroetan gaitutako edozein kanaletan post berri bat argitaratu
  • Gainerako erabiltzaileen postak komentatu edo erantzun.
  • Gainerako erabiltzaileen postak baloratu.
  • Atariaren kanpoko plataformetan edozein foro, kanal, post edo iruzkin partekatu.

10.2 Proposamenak

Herritarren proposamenen atalean, erabiltzaileak honakoa egin ahal izango du:

  • Proposamen bat sortu. Erabiltzaile bakoitzak proposamen bat edo gehiago publikatu ahal izango du eta proposamenak automatikoki argitaratuko dira.
  • Erabiltzaileek egindako proposamenak baloratu. Proposamenak positiboki edo negatiboki baloratu ahal izango dira, edo, besterik gabe, babestu. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik balora dezake proposamen bakoitza.
  • Gainerako erabiltzaileen proposamenak komentatu. Gainerako erabiltzaileen proposamenak iruzkindu ahal izango ditu erabiltzaileak.
  • Proposamenen faseko emaitzak partekatu.

10.3 Inkestak

Inkestetan honela parte har dezake erabiltzaileak:

  • Inkestako galderei erantzuten.
  • Inkesta ataritik kanpoko plataformetan partekatu eta zabaltzen.
  • Inkestaren emaitzak partekatzen.

11

Espainiako ordenantza juridikoaren arauek baizik ez dituzte arautzen parte hartzeko arauak edo erabiltzeko baldintzak. Erabilera-baldintza hauen erreklamazioa egongo balitz edota baldintza horiek betetzen ez badira, desegitea edo baliogabetzea epaitegi eskudunetan egingo da soilik.

12

Donostiako Udalak beretzat gordetzen du erabilera-baldintza hauek eta pribatutasun-politika edozein unetan eta edozein arrazoirengatik berrikusteko eskubidea. Kasu horretan, erregistratutako erabiltzaileei jakinaraziko zaie eta ataria erabiltzen jarraitzen badute, sartutako aldaketak onartutzat joko dira.