AIZPEA GOENAGA MENDIOLA
3 urte, hilabete 1

Erdialdea hiriaren enbutu

Erdialdea hiriaren enbutu

Erdialdea hiriaren enbutu bihurtu da. Bertan bizi garenon zerbitzuen kaltetan. Auzoek dituzten abantailen aurrean, guk ez dugu haien pareko zerbitzurik, nahiz eta zerga altuagoak ordaindu.

Oso oso beharrezkoak ditugu honako zerbitzu hauek: 

  • Kiroldegi publikoa: auzo guztiek badute, eta guk ez. Hegalak ekipamendua pribatua egin zen. Unibertsitateko irakasleek abantailak dituzte, esate baterako, baina bertan bizi garenok ez dugu inolako abantailarik. Kiroldegi pribatua da  eta beraz, garestia da. Zergatik gara erdian bizi garenak bigarren mailako auzokideak?
  • Ez dugu Kultur Etxerik: Bai, hor dago Koldo Mitxelena, edo Udaletxe azpiko liburutegia edo... baina berriz ere, bertan antolatzen diren ekimenak herritar guztientzat dira, ez dago auzokideentzat ekimenik, esaterako taillerak, etab, beste auzo guztietan dauden bezalaxe (hala nola, aiete, egia, amara, grosen...). Zergatik ez da Bonberoetako egoitza kultur gune bilakatzen, auzokideei zuzendutako ekimenak burutu ahal izateko? 
  • Auzokideek ez dute elkartzeko gunerik. Amara zaharreko auzokideak kalean gelditu dira. Zergatik ez utzi Bonberotako lokalak auzoari bizi "auzokoagoa" emateko? Honetan ere bigarren mailako auzoa gara. 

Izenburuan esan bezala, hiriaren enbutua gara. Autobus guztiak gure kaleetatik pasatzen dira auzoetara joateko. Primeran! Baina horretarako kaleen pabimendua gehiago zaindu behar da!!! Gure etxe paretik autobus bat pasatzen den bakoitzean etxea eroriko dela ematen du. Eta egunean Urbieta kaletik ehundaka eta ehundaka autobus pasatzen dira, behar lutekeen baina abiada handiagoan. Ez al dugu zaintza hori merezi? Gainera, metroaren lanagatik ere, zarata eta bibrazio ikaragarrien eragin zuzena jasaten ari gara!!! Mesedez, gure kaleen pabimentazioa sendotzea eta ondo mantentzea ezinbestekoa da

Gure espaloiean ezker aldean 4 kontainer daude zaborrarenak. Espaloi erdian bus geltoki oso oso jendetsua eta eskubi aldean beste 2 zabor kontainer gehiago, dena ESPALOI BATEAN. Ezin al da beste modu batera antolatu??? (urbieta kaleko 10-14ko espaloiean)

SAN MARTIN Merkatuaren gainbehera penagarria. Auzokook merkatua bota zenetik, atzea espekulazio ikaragarria zegoela jakin bagenekien. Eta orain ZARAk merkatu ia osoa hartuko duen garai honetan, MESEDEZ, MERKATU GUZTIA KALE MAILAN jarri!!! Arrandegia beheko zoko batean egotea LOTSAGARRIA DA, Donostia bezalako hiri batean gainera!

Parkina: Erdian bizi garenok parking pribatu oso oso garestiak ordaintzera behartuta gaude. Parkinga ordaintzeaz gain hileroko kuota ikaragarri garestia ordaintzera BEHARTUTA gaude. Auzokide garenok eta halabeharrez parkina behar dugunok, ezin al dugu eremu publikoetako parkinetan kuotaren jaitsierarik izan? Bertan bizi gara eta parkina beharrezkoa da!!!

 

1
0
2021eko Partaidetzazko Aurrekontuak
Donostiako Udala
3 urte, hilabete 1

Inkestako emaitzak eta ondorioak / Resultados y conclusiones de la encuesta

Herritarrek auzoko bizitzari jarritako nota media: 6,75

Razones positivas / Arrazoi positiboak:

  • Barrio con mucha vida
  • Dena hurbil dago
  • Segurua da
  • Komunikazio eta konexio oso onak
  • Oso komodoa, ezin kexa

Razones negativas / Arrazoi negatiboak:

  • Zarata handia
  • Terraza eta jardinik ez
  • Kontaminazio akustiko eta anbientala
  • Obras en el entorno
  • Falta de aparcamiento
  • Ez dago kiroldegirik
  • Falta educación secundaria

Propuestas / Ideas:

  • Parke bat eraikitzea haurrentzat
  • Parkea eraberritu
  • Paseo Árbol de Gernika
  • Landareria gehitu parkeetan
  • Jolasteko espazioa sortu
  • Radar bat Urbieta / Árbol de Gernika / Easo alturan
  • Renovar un tramo del Paseo del Árbol de Gernika
  • Peatonalización de la C/ San Bartolomé / Moraza / Marina

Horietako batzuk 2021eko Partaidetzazko Aurrekontuen baitan boto emateko fasera pasako dira eta beste batzuk,agian ez. Ikusi proposamenek aurrera egiteko egongo diren baldintzak: https://www.donostia.eus/ataria/web/guztion-artean/2021/proposatu

Algunas de estas propuestas pasarán a la fase de votación dentro del proceso de Presupuesto participativo y otras tal vez no. Puedes consultar aquí las condiciones que tendrán que cumplir las propuestas para pasar a la siguiente fase: https://www.donostia.eus/ataria/es/web/guztion-artean/2021/proposatu

0
0
2021eko Partaidetzazko Aurrekontuak
Donostiako Udala
3 urte, hilabete 1

Ongi etorri!

Ongi etorri Erdialdeko auzotarren foro digitalera. Espazio honek nahi beste ideia, proposamen, ekarpen berri edota iritzi eman eta gainontzeko auzotarrekin elkarbanatzeko balioko dizu. Has zaitez parte hartzen!

Bienvenida/o al foro digital de vecinas y vecinos del Centro. En este espacio podrás publicar tus ideas, propuestas, nuevas aportaciones, opiniones... y todas ellas compartirlas con el resto de vecinas y vecinos de tu barrio. ¡Empieza a participar!

0
0
2021eko Partaidetzazko Aurrekontuak