Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia
←
⇆ Prozesua

2021eko Partaidetzazko Aurrekontuak

Faseak

proba

Parte hartu 2021-09-27 23:59 data arte.

ZERTARAKO DA?

Auzo bakoitzeko bizilagunen iritzi eta ideiak ezagutu eta elkar partekatzeko helburua du fase honek. Partaidetzazko Aurrekontuetan atera daitezkeen proposamen ideiak partekatu, eraiki eta forma emateko balioko du.

NORK PARTE HARTZEN DU?

Donostiako edozein bizilagunek.

ZER EGINGO DA?

1 / Inkesta: zure auzoari buruzko galdera batzuei erantzutera animatzen zaitugu lehenbizi.

2 / Auzokako foro digitalak: inkestako emaitzak tal digitaletan partekatuko dira eta bertan bizilagunen arteko elkarrizketa sortzea da asmoa, ideiak eraiki eta proposamenak gorpuzteko.

3 / Bideokonferentziak auzoka: foro digitaletan hitz egindakoa eta inkestan irten diren emaitzak partekatu eta horien inguruan solasteko. Ondoren doaz auzo bakoitzean antolatu diren bideokonferentzietarako egunak eta orduak:

Astelehena, martxoak 8:

18.00 - Martutene / 18.00 -Añorga

19.00 - Loiola / 19.00 - Parte Zaharra

Asteartea, martxoak 9:

18.00 - Intxaurrondo + Bidebieta / 18.00 - Igeldo

19.00 - Altza / 19.00 - Zubieta

Asteazkena, martxoak 10:

18.00 - Aiete / 18.00 - Ulia + Gros

19.00 - Antigua + Ibaeta /  19.00 - Egia

Osteguna, martxoak 11:

18.00 -  Amara Berri + Loiolako Erriberak

19.00 - Txomin enea / 19.00 - Amara + Morlans + Erdialdea