Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia

Ohiko galderak

Hona hemen atariko arazo eta zalantza tekniko ohikoenen zerrenda.

Posta elektronikoaren egiaztapena ez dabil

Egiaztatu aukera hauek:

  1. Posta elektronikoa behar bezala idatzi duzu?
  2. Ziur zaude egiaztatze-mezua ez duzula jaso? (berrikusi SPAMa, baliteke mezu baztergarrietara iritsi izana).

Hiriko bizilaguna ez banaiz, ezin dut parte hartu?

Donostiako ataria zabalik dago sartzen den edonork ikus ditzan abian diren prozesuak eta edukiak. Parte hartzeko 3 modu daude:

  1. Erregistratu gabe: zenbait prozesu edo fasetan ez da zertan kontu egiaztatu batekin erregistratu. Kasu horietan, edozein pertsona sar daiteke atarian eta modu irekian parte hartu.
  2. Erregistratua: beste prozesu batzuetan nahitaezkoa izango da erregistratzea eta kontua posta elektronikoz edo telefonoz egiaztatzea.
  3. Erregistratua eta erroldatua: baliteke prozesu batzuetan atarian erregistratutako erabiltzailea udalerrian erroldaturik dagoela egiaztatu behar izatea. Horretarako, NANa eta izen-deiturak aurkeztu beharko ditu eskatzen zaion eremuan.

Edozein kasutan, udalerrian bizi ez bada, gomendagarria da atarian agertzen diren prozesuetan parte ez hartzea lortu nahi diren emaitzak ez zikintzeko.

Nola sortu eta egiaztatzen dut nire kontua?

Lehenbizi kontua sortu behar da. Sartu atarian eta bilatu “Parte hartu” botoia. Egin klik gainean eta erregistro-orrira iritsiko zara, Bertan, eskatzen dizkiguten datuak beteko ditug eta atariko erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak onartzeko laukia markatu. Kontu bat sortzean, mezu elektroniko bat iritsiko zaigu adierazitako helbidera, eta “Eposta egiaztatu” botoian klik egin beharko dugu kontua sortzen amaitzeko.

Azken pausu honekin amaitutzat ematen dugu erreigstro prozesua. Orain, atarian nabigatu eta gaitutako prozesuetan parte hartu ahal izango duzu.

Nola alda dezaket nire posta elektronikoa, erabiltzaile-izena, pasahitza, baja eman edota posta elektronikora iristen zaizkidan jakinarazpenak aktibatu/desaktibatu?

Egin klik Parte hartu botoian, sartu zure posta elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu "Sartu" botoia. Hori egin ondoren, egin klik Nire profila botoian. Hor aurkituko dituzu posta elektronikoa, erabiltzaile-izena, pasahitza, baja ematea edo jakinarazpenak aktibatzea/desaktibatzea ahalbidetuko dizuten aukera guztiak. Aldaketa egokia egin ondoren, egin klik "Jarraitu" botoian.