AIZPEA GOENAGA MENDIOLA
3 urte, hilabete 1

Erdialdea hiriaren enbutu

Erdialdea hiriaren enbutu

Erdialdea hiriaren enbutu bihurtu da. Bertan bizi garenon zerbitzuen kaltetan. Auzoek dituzten abantailen aurrean, guk ez dugu haien pareko zerbitzurik, nahiz eta zerga altuagoak ordaindu.

Oso oso beharrezkoak ditugu honako zerbitzu hauek: 

  • Kiroldegi publikoa: auzo guztiek badute, eta guk ez. Hegalak ekipamendua pribatua egin zen. Unibertsitateko irakasleek abantailak dituzte, esate baterako, baina bertan bizi garenok ez dugu inolako abantailarik. Kiroldegi pribatua da  eta beraz, garestia da. Zergatik gara erdian bizi garenak bigarren mailako auzokideak?
  • Ez dugu Kultur Etxerik: Bai, hor dago Koldo Mitxelena, edo Udaletxe azpiko liburutegia edo... baina berriz ere, bertan antolatzen diren ekimenak herritar guztientzat dira, ez dago auzokideentzat ekimenik, esaterako taillerak, etab, beste auzo guztietan dauden bezalaxe (hala nola, aiete, egia, amara, grosen...). Zergatik ez da Bonberoetako egoitza kultur gune bilakatzen, auzokideei zuzendutako ekimenak burutu ahal izateko? 
  • Auzokideek ez dute elkartzeko gunerik. Amara zaharreko auzokideak kalean gelditu dira. Zergatik ez utzi Bonberotako lokalak auzoari bizi "auzokoagoa" emateko? Honetan ere bigarren mailako auzoa gara. 

Izenburuan esan bezala, hiriaren enbutua gara. Autobus guztiak gure kaleetatik pasatzen dira auzoetara joateko. Primeran! Baina horretarako kaleen pabimendua gehiago zaindu behar da!!! Gure etxe paretik autobus bat pasatzen den bakoitzean etxea eroriko dela ematen du. Eta egunean Urbieta kaletik ehundaka eta ehundaka autobus pasatzen dira, behar lutekeen baina abiada handiagoan. Ez al dugu zaintza hori merezi? Gainera, metroaren lanagatik ere, zarata eta bibrazio ikaragarrien eragin zuzena jasaten ari gara!!! Mesedez, gure kaleen pabimentazioa sendotzea eta ondo mantentzea ezinbestekoa da

Gure espaloiean ezker aldean 4 kontainer daude zaborrarenak. Espaloi erdian bus geltoki oso oso jendetsua eta eskubi aldean beste 2 zabor kontainer gehiago, dena ESPALOI BATEAN. Ezin al da beste modu batera antolatu??? (urbieta kaleko 10-14ko espaloiean)

SAN MARTIN Merkatuaren gainbehera penagarria. Auzokook merkatua bota zenetik, atzea espekulazio ikaragarria zegoela jakin bagenekien. Eta orain ZARAk merkatu ia osoa hartuko duen garai honetan, MESEDEZ, MERKATU GUZTIA KALE MAILAN jarri!!! Arrandegia beheko zoko batean egotea LOTSAGARRIA DA, Donostia bezalako hiri batean gainera!

Parkina: Erdian bizi garenok parking pribatu oso oso garestiak ordaintzera behartuta gaude. Parkinga ordaintzeaz gain hileroko kuota ikaragarri garestia ordaintzera BEHARTUTA gaude. Auzokide garenok eta halabeharrez parkina behar dugunok, ezin al dugu eremu publikoetako parkinetan kuotaren jaitsierarik izan? Bertan bizi gara eta parkina beharrezkoa da!!!

 

1
0
2021eko Partaidetzazko Aurrekontuak

Izena eman erantzuteko.